Gorka Añibarrok, EUSKAPEren sortzaileak, Bizkaired-en, sareko Bizkaiko enpresen elkartearen, 2021eko berrikuntza saria jaso zuen.

Epaimahaia, besteak beste, BEAZ, UNESCO Etxea, Bilbao Dendak, Itsasmuseum, Innobasque eta beste erakunde batzuetako zuzendariek/lehendakariek osatu zuten. Horiez gain, beste enpresa batzuetako kideak ere izan ziren; hala nola Iberdrola, IDOM edo Sushi Artist…  Eta Bizkaired-eko zuzendaritza batzordeko kideak, nola ez.

Gau magikoa izan zen: EUSKAPEri azken urteotan egindako lana aitortu eta motibazio bultzada eman zitzaion etortzear dagoenari.

Hau hasi besterik ez da egin, eta zu EUSKAPEren etorkizunaren parte izan zaitezke.

Hona hemen ekitaldian erabilitako aurkezpen bideoa, baita gaueko argazkiren bat ere.

Share this post

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude