Info Image

Azoka eta ekitaldietarako stand-ak

Xede-publikoa
erakartzeko eta dinamizatzeko stand-a
Info Image

Prestakuntza & Team building-a Enpresetan

Soft Skills-en lana eta diagnostiko
profesionala
Info Image

Gizarte kontzientziazioa ikastetxeetan

Jolasaren bidezko heziketa, Agenda 2030 (GJH), bide segurtasuna, euskara…

GURE XEDEA: jolasaren bidezko heziketa

Enpresak eta erakundeak kontzientziatzen laguntzen dugu helburu sozial eta
didaktikoko Escape Rooms Ibiltarien bitartez.

BALIO PROPOSAMENA

Adituak gara helburu sozial eta didaktikoko Escape Room Ibiltariak
sortzen

Ibiltariak direnez, eramangarritasunak aukera ematen du edozein ekitalditan,
enpresatan eta ikastetxetan gauzatzeko, bezeroaren beharren eta helburuen arabera.

PERTSONALIZAZIOA

ERAMANGARRITASUNA

BEZEROAREN
BEHARRETARA EGOKITZEKO GAITASUNA

GAZTELANIAZ,
EUSKARAZ ETA INGELESEZ ESKURAGARRI

BEZEROAK


“Escape Room” kontzeptua lokaletan egiten den jolas ezagunetik dator. Jolasaren helburu nagusia da proba eta enigma guztiak ebaztea aretotik ihes egin ahal izateko. EUSKAPEn Escape Room Ibiltariak sortzen adituak gara, eta ez dira areto edo lokal batera mugatzen, edozein espaziotan egin daitezke; hala nola ekitaldietan, enpresetan, ikastetxeetan… Horrela, zerbitzuaren eramangarritasunak bezeroei malgutasuna ematen die azken produktua behar espezifikoetara egokitzeko eta espazio egokian gauzatu ahal izateko.

“Game Master” deritze Escape Room-etako moderatzaileei, eta parte-hartzaileak historian barruratzeaz eta, beharrezkoa deritzotenean, pistak emateaz arduratzen dira. EUSKAPEk Game Masterren sare propioa du: sortzen ditugun Escape Room Ibiltariak gauzatzen eta martxan jartzen ditu. Gainera, bezeroari, hala nahi badu, bere erakundeko jendea hezteko aukera ere eskaintzen diogu saioak bere kontura moldatu ahal izateko.

Escape jolasak ezin hobeak dira edozein motatako enpresatan edo erakundetan gero eta funtsezkoagoak diren trebetasunak lantzeko; hala nola talde-lana, lidergoa, komunikazioa, arazoak ebaztea, irtenbideak bilatzea edo sormena eta eraberritzea. Jolasaren bidez heztea da gure xedea, eta, zalantzarik gabe, Escape Room-ak dira hori lortzeko tresnarik onena.

Escape Room Ibiltari pertsonalizatuen sorkuntzan adituak garen arren, jolas estandarizatuak ere sortzen ari gara bezeroei aukera ekonomikoagoa eskaintzeko jolasen pertsonalizazioa interesatzen ez zaienean. Jarri gurekin harremanetan merkaturatzearen berri izateko!

Zenbat eta lehenago hobe. Martxan jarri baino 2-3 hilabete lehenago ixten ditugu kontuan hartu beharreko xehetasun guztiak, jolasa asmatu, sortu eta probatzeko behar adina denbora izan dezagun, dena bikain joan dadin merkaturatze ofizialean.

Ezagut dezagun elkar! Lehenengo urratsa: webguneko harremanetarako formularioa bete edo telefonoz (+34 681 20 60 80) edo posta elektronikoz (gorka@euskape.com). Zurekin elkartuko gara zure erakundearen beharrak ezagutzeko eta zuek EUSKAPE sakonki ezagutzeko.

logo euskape web
LINK-ak
Jarri harremanetan EUSKAPErekin

Euskape © 2022. All Rights Reserved.

Skip to content