HISTORIA - EUSKAPE

EUSKAPE Bilbon sortu zen 2019an bezeroek zituzten beharrei erantzuteko: hainbat ekitaldiren xede-publikoa erakartzea eta kontzientziatzea, alegia.

Esperimentu gisa sortu zena, laster negozio bihurtu zen. Helburua bikoitza da: lehenik, jolasaren bidez heztea eta, bigarrenik, enpresak eta erakundeak laguntzea helburu sozial eta didaktikoa duten Escape Rooms Ibiltarien bitartez. 

Ekitaldietan emaitza ona lortu ondoren, Escape Room Ibiltariak ikastetxeetan gauzatzen hasi ginen, baita bezeroek ere eskatuta. Ekimenaren arrakasta aintzat hartuta, ohartu ginen ez zegoela modu zuzenagorik gure xedea betetzeko ikastetxeetan escapeak egitea baino.
 

Ekitaldietan zein ikastetxeetan escape jolasen funtzionamendu egokia balioztatu ondoren, hurrengo pausoa ematea erabaki genuen: giza baliabideetako hainbat aholkulari ospetsurekin lankidetzan aritzea enpresentzako prestakuntza eta team building-eko Escape Room-ak sortzeko. Zerbitzua hainbat bezerok eskatu digute.

Laster lankidetzen berri emango dugu, eta enpresentzako lehen jolasa merkaturatuko dugu. Beraz, adi egon!

GURE XEDEA: jolasaren bidezko heziketa

Enpresak eta erakundeak kontzientziatzen laguntzen dugu helburu sozial eta didaktikoko Escape Rooms Ibiltarien bitartez.

BALIO-PROPOSAMENA

ARRAKASTA KASUAK

Testigantzak

logo euskape web
LINK-ak
Jarri harremanetan EUSKAPErekin

Euskape © 2022. All Rights Reserved.