ONURAK
TALDE-LANA SUSTATZEA
PARTE-HARTZAILEEN TREBETASUNAK BULTZATZEA: IRTENBIDEAK BILATZEA ETA ARAZOAK EBAZTEA
SORMENA ETA IRUDIMENA SUSTATZEA
PROYECTOS EJEMPLO
BALIO PROPOSAMENA
GIZARTE GAIEN PERTSONALIZAZIOA
BEZEROAREN BEHARRETARA EGOKITZEKO GAITASUNA
ERAMANGARRITASUNA
GAZTELANIAZ, EUSKARAZ ETA INGELESEZ ESKURAGARRI
BEZEROAK
XEHETASUN LOGISTIKOAK
2/4 TALDE SAIO BAKOITZEKO
2-8 taldekide
IRAUPENA
30 / 60 / 90 minutuko saioak
GAME MASTERRAK
Moderatzaile propioak
MATERIAL ANALOGIKOAK
Esperientzia Murgiltzaileagoa
Grabaketa
ARGAZKI ETA BIDEO PROMOZIONALAK
“Escape Room” kontzeptua lokaletan egiten den jolas ezagunetik dator. Jolasaren helburu nagusia da proba eta enigma guztiak ebaztea aretotik ihes egin ahal izateko.
EUSKAPEn Escape Room Ibiltariak sortzen adituak gara, eta ez dira areto edo lokal batera mugatzen, edozein espaziotan egin daitezke; hala nola ekitaldietan, enpresetan, ikastetxeetan… Horrela, zerbitzuaren eramangarritasunak bezeroei malgutasuna ematen die azken produktua behar espezifikoetara egokitzeko eta espazio egokian gauzatu ahal izateko.
“Game Master” deritze Escape Room-etako moderatzaileei, eta parte-hartzaileak historian barruratzeaz eta, beharrezkoa deritzotenean, pistak emateaz arduratzen dira. EUSKAPEk Game Masterren sare propioa du: sortzen ditugun Escape Room Ibiltariak gauzatzen eta martxan jartzen ditu. Gainera, bezeroari, hala nahi badu, bere erakundeko jendea hezteko aukera ere eskaintzen diogu saioak bere kontura moldatu ahal izateko.
Escape jolasak ezin hobeak dira edozein motatako enpresatan edo erakundetan gero eta funtsezkoagoak diren trebetasunak lantzeko; hala nola talde-lana, lidergoa, komunikazioa, arazoak ebaztea, irtenbideak bilatzea edo sormena eta eraberritzea. Jolasaren bidez heztea da gure xedea, eta, zalantzarik gabe, Escape Room-ak dira hori lortzeko tresnarik onena.
Zenbat eta lehenago hobe. Martxan jarri baino 2-3 hilabete lehenago ixten ditugu kontuan hartu beharreko xehetasun guztiak, jolasa asmatu, sortu eta probatzeko behar adina denbora izan dezagun, dena bikain joan dadin merkaturatze ofizialean.
Ezagut dezagun elkar! Lehenengo urratsa: webguneko harremanetarako formularioa bete edo telefonoz (+34 681 20 60 80) edo posta elektronikoz (gorka@euskape.com). Zurekin elkartuko gara zure erakundearen beharrak ezagutzeko eta zuek EUSKAPE sakonki ezagutzeko.
Euskape © 2022. All Rights Reserved.