Erakarpena eta dinamizazioa azoka eta ekitaldietan

Zure ekitaldiaren xede-publikoa erakartzeko eta dinamizatzeko tresnarik onena.

Escape Room Ibiltariak sortzen ditugu, % 100 pertsonalizatuak ekitaldiaren gai nahiz helburuetara. Zure ekitaldiari jarduera osagarri bat gehitzean, erabiltzaileak entretenituko eta heziko dira.

Gainera, sortuta dauden jolasak ditugu, eta aukera ekonomikoagoa izan daitezke pertsonalizatutako Escape Room bat nahi ez bada. 

Stand estatiko eta malgu gisa jardun dugu: gymkana bat sortu dugu, parte-hartzaileak ekitaldiaren hainbat interesgune bisitatzera eramango dituena jolasaren zati gisa. Aukerak mugagabeak dira! 

Behar tekniko handirik gabe (stand bat, mahai batzuk… besterik ez dugu behar), osagarri ezin hobea izan daiteke zure ekitaldia are deigarriagoa izan dadin. 

Interesatuta bazaude edo, besterik gabe, gure gaitasunek zure azokarekin edo ekitaldiarekin izan dezaketen lotura zehatzago ezagutu nahiko bazenu, ez izan zalantzarik harremanetarako formularioa betetzeko eta elkar gaitezen!

 



ENTRETENIMENDUA BAINO GEHIAGO

Konturatu gara, lehen aipatutako trebetasun guztiak lantzeko tresna bikaina izateaz gain, publiko orokorra erakartzeko ere tresna paregabea dela. Gainera, izaeragatik parte-hartzaileen interesa mantentzen du, jolasa bukatzera eta azken enigma ebaztera bultzatzen baitu. Horregatik, EUSKAPEn entretenimendu hutsetik haratago doan helburu batekin erabiltzen ditugu: gazteak eta helduak gizarte-gaien inguruan prestatzea, kasu.

Arrakasta kasuak

Testigantzak

 

Balio-proposamena

Xehetasun logistikoak

" tracking="meta-content_bottom"]
logo euskape web
LINK-ak
Jarri harremanetan EUSKAPErekin

Euskape © 2022. All Rights Reserved.

" tracking="meta-content_bottom"]