CONCIENCIACIÓN EN CENTROS EDUCATIVOS
Ba al dago jolasaren bidez hezteko modu hoberik ikastetxeetan zuzenean egitea baino?
Aldaketarako lehen urratsa kontzientziazioa da, eta hori egiteko modu hoberik ez dago ikasleak esperientzia murgiltzaile eta dibertigarri baten bidez partaide bihurtzea baino.
Gai hauek jorratu ditugu, besteak beste: Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), Bide Segurtasuna, Ingurumena, Euskara… Ikastetxeetan emaitza oso ona lortu da.
Lehen aipatutako gaien inguruko Escape Room bat interesatzen bazaizu, edo beste helburu baterako jolas pertsonalizatua sortzea nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan eta elkar gaitezen zure ideia aurrera eramateko!
Egun, enpresentzako prestakuntzarako eta team building-erako Escape Room Ibiltariak sortzen ari gara. Beraz, ideiak atentzioa eman badizu, gurekin harremanetan jar zaitez noiz merkaturatuko ditugun jakiten lehena izateko eta horregatik onurak jasotzeko!
ENTRETENIMENDUA BAINO GEHIAGO
Konturatu gara, lehen aipatutako trebetasun guztiak lantzeko tresna bikaina izateaz gain, publiko orokorra erakartzeko ere tresna paregabea dela. Gainera, izaeragatik parte-hartzaileen interesa mantentzen du, jolasa bukatzera eta azken enigma ebaztera bultzatzen baitu. Horregatik, EUSKAPEn entretenimendu hutsetik haratago doan helburu batekin erabiltzen ditugu: gazteak eta helduak gizarte-gaien inguruan prestatzea, kasu.
Arrakasta kasuak
Testigantzak
“Ilusioz eta inplikazioz konprometitutako taldea, ideia berritzaileak freskotasunez ematen ditu eta proiektuak sentsibilitatez eta originaltasunez sortzen ditu.”
“Gogo bizia, dedikazioa, freskotasuna eta hobetzen jarraitzeko gogoa! Asko baloratzen dugu parte-hartzaileei laguntzeko eta esperientzia paregabea sortzeko duzuen jarrera.”
Balio-proposamena
BEZEROAREN BEHARRETARA EGOKITZEKO GAITASUNA
ERAMANGARRITASUNA
PROIEKTUAREN KUDEAKETA INTEGRALA
IKUSPEGI GAZTEA ETA FRESKOA
ETENGABEKO KOMUNIKAZIOA
GAZTELANIAZ, EUSKARAZ ETA INGLESEZ ESKURAGARRI
Xehetasun logistikoak
4 TALDE SAIO BAKOITZEKO
6 – 8 pertsona
IRAUPENA
30 / 60 / 90 minutuko saioak
GAME MASTERRAK
Moderatzaile propioak
MATERIALAK
Analogikoak
GRABAKETA
ARGAZKI ETA BIDEO PROMOZIONALAK