CONCIENCIACIÓN EN CENTROS EDUCATIVOS

Ba al dago jolasaren bidez hezteko modu hoberik ikastetxeetan zuzenean egitea baino? 

Aldaketarako lehen urratsa kontzientziazioa da, eta hori egiteko modu hoberik ez dago ikasleak esperientzia murgiltzaile eta dibertigarri baten bidez partaide bihurtzea baino.

Gai hauek jorratu ditugu, besteak beste: Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), Bide Segurtasuna, Ingurumena, Euskara… Ikastetxeetan emaitza oso ona lortu da. 

Lehen aipatutako gaien inguruko Escape Room bat interesatzen bazaizu, edo beste helburu baterako jolas pertsonalizatua sortzea nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan eta elkar gaitezen zure ideia aurrera eramateko! 

Egun, enpresentzako prestakuntzarako eta team building-erako Escape Room Ibiltariak sortzen ari gara. Beraz, ideiak atentzioa eman badizu, gurekin harremanetan jar zaitez noiz merkaturatuko ditugun jakiten lehena izateko eta horregatik onurak jasotzeko!
 

ENTRETENIMENDUA BAINO GEHIAGO

Konturatu gara, lehen aipatutako trebetasun guztiak lantzeko tresna bikaina izateaz gain, publiko orokorra erakartzeko ere tresna paregabea dela. Gainera, izaeragatik parte-hartzaileen interesa mantentzen du, jolasa bukatzera eta azken enigma ebaztera bultzatzen baitu. Horregatik, EUSKAPEn entretenimendu hutsetik haratago doan helburu batekin erabiltzen ditugu: gazteak eta helduak gizarte-gaien inguruan prestatzea, kasu.

Arrakasta kasuak

Testigantzak

 

Balio-proposamena

Xehetasun logistikoak

" tracking="meta-content_bottom"]
logo euskape web
LINK-ak
Jarri harremanetan EUSKAPErekin

Euskape © 2022. All Rights Reserved.

" tracking="meta-content_bottom"]