PRESTAKUNTZA ETA TEAM BUILDING-A ENPRESETAN

Escape Room-ak taldea egiteko eta dibertitzeko oso modu ona izateaz gain, tresna ezin hobea dira trebetasunak lantzeko; hala nola irtenbideak bilatzea, arazoak ebaztea, talde-komunikazioa, sormena eta eraberritzea. Asko dira escape jolasen bidez landu daitezkeen Soft Skill-ak, eta ezinbestekoa da modu metodikoan eta profesionalean egitea.  

Horregatik, EUSKAPEn giza baliabideetako hainbat aholkulari ospetsurekin lan egiten dugu (laster iragarriko ditugu!) zerbitzu-maila ezin hobea dela ziurtatzeko. Egun, enpresentzako prestakuntzarako eta team building-erako Escape Rooms Ibiltariak sortzen ari gara. Beraz, ideiak atentzioa eman badizu, gurekin harremanetan jar zaitez noiz merkaturatuko ditugun jakiten lehena izateko eta horregatik onurak jasotzeko! 



PROPOSAMEN METODOLOGIKOA

"Escape Room" kontzeptua lokaletan egiten den jolas ezagunetik dator. Jolasaren helburu nagusia da proba eta enigma guztiak ebaztea aretotik ihes egin ahal izateko. Uste da kontzeptua 80ko hamarkadan sortu zela John Wilsonek sortutako «Behind Closed Doors» jokoaren harira. Hala ere, duela hamarkada bat hasi zen gero eta interes orokor handiagoa lortzen, eta azken urteotan gehien hazi den joeretako bat bihurtu da.

Agerian jarri da escape jolasak oso tresna egokiak direla egungo gizartean funtsezkoak diren trebetasunak lantzeko; hala nola talde-lana, komunikazioa, irtenbideak bilatzea, arazoak ebaztea, sormena edo eraberritzea.

Arrakasta kasuak

Testigantzak

NUESTRA PROPUESTA DE VALOR

XEHETASUN LOGISTIKOAK

" tracking="meta-content_bottom"]
logo euskape web
LINK-ak
Jarri harremanetan EUSKAPErekin

Euskape © 2022. All Rights Reserved.

" tracking="meta-content_bottom"]